Gipuzkoako 17 elkarte
naturalista, kontserbazionista eta ekologistak lurraldean ehiza kudeatzeko
moduari buruzko dokumentu monografiko bat prestatu eta Foru Aldundiari aurkeztu
diote. Gaur egungo egoeraren eta horrek
espezie basatiei egiten dien eraginaren analisi zabala egin dute bertan, eta
horretan oinarrituta ehiza eta naturaren kontserbazioa bateragarri egiteko
hainbat proposamen, arau-mailakoak eta antolamendu-mailakoak, egin diote
Aldundiari, betiere kontserbazioa lehenetsita.
Talde horien ordezkaritza bat,
Itsas Enara Ornitologia Elkartea buru dutela, Aldundiko Landa Garapeneko
Departamentuko teknikariekin eta arduradun politikoekin bilduko da aurki,
dokumentuaren edukiaren inguruan jarduteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina