2020-01-21

1.500dik gorako lertxuntxo itzain negua igarotzen Gipuzkoan

Gipuzkoan guztiz espezie exotikoa izatetik, udazken-neguko denboraldian gure larreetako ohiko hegazti izatera igaro da lertxuntxo itzaina (bubulcus ibis).

XIX. mendearen amaieraz geroztik, espezie horrek bere bizilekua nabarmen hedatu du mundu osoan, eta Gipuzkoa ez da joera horretatik kanpo geratu.

Irudia: Lertxuntxo itzainak (bubulcus ibis) Motondon (Emilio Salvatierraren argazkia)

Gipuzkoan negua igarotzen duten aleen kopurua kuantifikatzeko asmoz, eta etorkizuneko erroldetarako erreferentzia bat izateko, Itsas Enarak espeziearen errolda bat egin du urtarrilaren 18an. Horretarako, aldi berean, Gipuzkoako lotegi garrantzitsuenetan zeuden aleak zenbatu ditugu. Ondorengo taulan lortutako emaitzak erakutsiko ditugu:


Lotegia Ale kopurua
Beduako lotegian (Zumaia) 168
Plaiaundiko lotegian 192
Zubietako lotegian (Usurbil) 465
Zizurkilgo lotegian 720
Guztira Gipuzkoan 1.545


Guztira 1.500 ale baino gehixeago zenbatu dira, eta lotegi handienak Oria ibaiaren arroan daude. Kopuru hori ezin da gutxietsi, eta ikusiko dugu zer bilakaera izango duen datozen urteetan.

Jarraitu posta elektronikoz