2015-05-20

Lanbroa Zubieta gainean




Iruneko Zubieta 2015 maiatza 

Irungo kirol instalazio berria Zubietako eremuan eraikitzen bada, bertako ingurune balioak galtzeko arriskua dago. Hori dela eta, Bidasoaldeko lagunek gaiaren inguruko iritzia ematen dute ondorengo testuan:

Arrautza guztiak otar berean jartzeak kolpe batean denak galtzeko arriskua onartzea suposatzen du. Merkataritzan ere, egokia izaten da bezeroen aniztasuna bermatzea salerosketa bezero mota bakar baten menpe ez geratzeko. Tira, espazio publikoek ere, larrialdiko irteerak eduki behar dituzte eta itsasontziek salbamendu-txalupak. Hau horrela izanik, nekez uler edo onar daiteke Plaiaundiko kirol instalazioak birkokatzeko soil soilik Zubietako aukera aurreikustea. Arbesen aparkaleku bat eraikitzeak edo Irunvik San Miguel-Anakan lursailak erosteak, orain arte planteatu diren alternatibarik bideragarrienak bertan behera uzteko asmoa erakusten dute, Zubieta aukera bakarra modura utziz.

Zubietako eremua, hiria eta Jaitzubiko babesgunearen arteko amortiguazio eginkizun garrantzitsua betetzeaz gain, oraindik jatorrizko padura bezala berreskura daitekeen alderdi bakanetakoa da eta gainera, babestutako espezieak bertan bizi dira. Bertan kirol instalazioak eraikitzeak eginkizun eta balio horiek suntsituko lituzke. Baina, oso garrantzitsuak izan arren, ez dira horiek atletismo pista eta rugby zelaia birkokatzeko Zubietako aukeraren gainean dauden lanbro bakarrak.

- Paez jaunak egindako adierazpenak kontuan hartuz, berriki jakin dugu Irungo Udalak eremu horretarako aurreikusitakoa, kirol instalazioak barne, ez dela bateragarria Lurralde Plan Partzialarekin (LPP).

- Kirol instalazioak ez dira modu isolatuan burutu daitekeen aktuazioa, izan ere Miramongo  teknologi parkearen zabaltzea izango litzatekeen teknologi eremu baten eraikuntzarekin lotuta baitago. Dagoeneko, Eusko Jaurlaritzako Sailburua den Tapia andereak zabaltze horretaz hitz egitean, epe ertain edo luzerako asmoa dela aitortu badu eta lursail gehienen jabea izateaz gain, horretan eskumenak dituen Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zubietako aukera sostengatzen duen Hiri Hitzarmenari alegazio bat aurkeztu badio, ez dirudi Zubietako aukera epe laburrean gauza daitekeenik.

- Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Sailak kirol instalazioak berkokatzeko aukerei buruz idatzitakoaren arabera, Txingudiko Plan Zuzentzaileak jasotako aukeren alderaketan, Zubietakoa da, Olaberrikoarekin batera, ingurumen eta lurralde eraginik handiena erakusten duena (14 puntu. Arbesek, berriz, 10).

- Arautze orokorretan (R.3), itsasadarren BBE/HBEB kasuetan, 200 metroko Babespen Eremu Periferikoa ezartzen da kanpoko mugatik hasita. Jaitzubiaren kasuan, eremu periferiko horrek kirol instalazioak eraikitzeko erabili nahi den alderdiaren ia azalera osoa hartzen du.

- Kirol instalazioak eraiki nahi diren espazio fisikoa, Bidasoako Ospitalea eta G-636 errepidearen artekoa, Jaitzubia errekaren Ur Jabari Publikoaren eremu modura behin betirako izendatzearen zain dago. Errepidearen azpitik errekak egiten duen zatia ubide naturala oztopatzeagatik gorantz uholdeak eragiten duen toki kritikotzat onartuta dago. Arazo honen konponbideak nahitaez ekarriko du kirol instalazioak berkokatzeko eremua uholdeak zabaltzeko alderdia izendatzea.

Iruneko  Zubieta2 2015 maiatza

Soilik idatzi honetan aipatutakoak kontuan hartuz, Zubietaren gainean dagoen lanbroa hodei beltza dirudi. Hurrengo hauteskundeetatik aterako den korporazio berriak arazo larri eta luze hau koherentziaz eta erabakitasunez landuko duela sinistu nahi dugu. Bestela, 2019ko uztailean, “0 alternatiba” onartu behar izateko aukera handiak daude, Irun eta kirol taldeak atletismo pistarik eta rugby zelairik gabe utziz.

BIDASOALDEKO LAGUNAK:
Eguzki Bidasoaldea antinuklear eta ekologista, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, SEO/BirdLife, Federación AA.VV. OIASSO 2000 auzo elkarteen federazio, Jaizkibel Defendadezagun Taldea.

Bidasoaldean, 2015eko maiatzaren 13an

2015-05-14

Brumas sobre Zubieta

Finca Zubieta -Hondarribia-Bidasoaldeko Lagunak.- Poner todos los huevos en el mismo cesto supone aceptar el riesgo de perderlos todos de un golpe. Comercialmente también es acertado diversificar la clientela evitando la dependencia del negocio sobre un solo cliente. Vamos, que hasta los establecimientos deben contar con salidas de emergencia o los barcos con botes salvavidas. Siendo esto así, resulta difícil de entender, y aceptar, que un asunto como la reubicación de las instalaciones deportivas de Plaiaundi se fíe, sola y exclusivamente, a Zubieta.

Un aparcamiento en Arbes o la adquisición de parcelas en San Miguel-Anaka por Irunvi, parecen anular las alternativas más viables hasta ahora propuestas, dejando como única opción Zubieta.
La zona de Zubieta viene funcionando como espacio de amortiguación entre la zona urbana y el espacio protegido de Jaizubia, siendo además uno de los pocos con posibilidades de restauración al medio marismeño original y que alberga especies protegidas. La construcción allí de las instalaciones deportivas acabaría con estas  funciones y valores. Pero no son estas, pese a su indudable importancia, las brumas que aparecen sobre Zubieta como posible ubicación de la pista de atletismo y el campo de rugby.

- Recientemente descubrimos que, a tenor de las declaraciones del Sr. Páez, es incompatible el Plan Territorial Parcial (PTP) con lo proyectado para este espacio por el ayuntamiento irunés, incluyendo las instalaciones deportivas.

- Las instalaciones deportivas no son una actuación aislada, ya que están vinculadas a la construcción de un polígono industrial tecnológico, conocido como la ampliación de Miramon. Si ya la consejera del Gobierno Vasco, Sra. Tapia, habla de él a medio y largo plazo, resulta que la Diputación Foral siendo propietaria de una gran parte de los terrenos afectados por el proyecto además de institución competente en la materia, ha presentado una alegación al Convenio Urbanístico en el que se sustenta la opción de Zubieta para las instalaciones deportivas.

- El Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio de la Diputación Foral aporta unas notas sobre las alternativas del traslado de las instalaciones deportivas, en las que en la comparativa entre las distintas alternativas que, en principio, recogió el Plan Director de Txingudi, Zubieta, junto a Olaberria, es, de todas, la que mayor afección negativa ambiental/territorial genera (14 puntos sobre los 10 de Arbes, solo como ejemplo).

- En las Regulaciones generales (R.3) se establece una Zona Periférica de Protección de las ZEC/ZEPA de estuarios de 200 metros contados desde su límite exterior. Esta zona periférica cubre la práctica totalidad del espacio que se pretende destinar a las instalaciones deportivas.

- El espacio físico donde se pretenden asentar estas instalaciones deportivas, la zona de huertas entre el Hospital del Bidasoa y la carretera G-636, está pendiente de aprobación definitiva como zona de Dominio Público Hidráulico de la regata de Jaizubia. El paso de esta regata bajo la citada carretera está identificado como un punto crítico que obstaculiza el cauce natural y provoca inundaciones aguas arriba. La solución a este problema deberá pasar por la zonificación como área de expansión de las avenidas, justamente en el espacio donde se pretenden construir las instalaciones deportivas.

Con tan solo estas consideraciones, la brumas sobre Zubieta más parecen negros nubarrones. Esperamos y deseamos que la nueva corporación y equipo de gobierno que surja de las próximas elecciones sepa afrontar con decisión y coherencia este grave y dilatado problema, antes de tener que asumir la “alternativa 0”, en julio de 2019, y dejar a Irun y los clubs deportivos sin pistas de atletismo ni campo de rugby.

BIDASOALDEKO LAGUNAK:
Eguzki Bidasoaldea antinuklear eta ekologista, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, SEO/BirdLife, Federación AA.VV. OIASSO 2000 auzo elkarteen federazio, Jaizkibel Defendadezagun Taldea.



2015-05-06

Gipuzkoako Biodibertsitatearen Kontseilua, azkenean sortua

Legealdiaren bukaeran, ia garaiz kanpo, baina agindutakoa bete du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Natura Ingurunea saileko zuzendaritzak: arlo horretan adituak direnekin eta administrazioetako zein gizarte eragileen parte-hartze zabalarekin mahai teknikoa osatzea (apirilaren 14an Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan).

Legealdia hasi bezain pronto Gipuzkoako Natur Taldeek egindako eskaera izan da hau. Legealdi honetan onartu den ekimenik garrantzitsuena da gure ustez Landa Garapeneko azpisailari dagokionez, eta kargua hartu eta berehala agindu zuten aldaketaren bidean eman den aurrerapausorik handiena, ezbairik gabe.

Izan ere, gure ustez, orain gutxi arte Gipuzkoako Aldundiak zenbait lobbyren (egurzaleak, ehiztariak, kudeaketaren “aditu” diren enpresa zenbait …) mesedean egituratu dituen erabakiak hartzeko, parte-hartzean eta gardentasunean oinarrituko den aholkularitza-organoa (Bioaniztasunaren Kontseilua) sortu da. Mahai tekniko hau osatzea ezinbestekoa da, beraz, sail horren kudeaketa arduratsua eta eraginkorra egiteko.


Zuzendaritza horretatik Mendien Araua aldatzeko egindako ahaleginak erakutsi bezala, ondare publikotik irabazi pribatuak lortzea lehenesten diren politikak bultzatu dira gaurdaino, eta horretan onuradun izan diren enpresek eta partikularrek gogor egi(te)n diote politika horiek aldatzeko edozein ekimeni.

Egurzaleen lobbya izan da eragilerik gailena borroka horretan, baina ez da ulergarriagoa EHNE-Gipuzkoa eta ENBA nekazal sindikatuen jarrera. Lehen sektorea gure herrian nola dagoen ikusita, politika horien aldaketak eskatzen ditugunon artean aliatuak bilatzeko ahalegina egin beharko luketelakoan gaude, sektorearen etengabeko gainbehera erakusten duen status quo horren defentsa egiteari utzita.

Natur kontserbazionistak gara, ondare naturalaren kontserbazioa, eta ahal dela berreskurapena da gure helburua. Baina, badakigu hori ezinezkoa dela landa-eremuan bizi eta lan egiten dutenen lankidetzarik gabe. Pentsamendu horri erantzuteko sortu zen Europan Natura 2000 sarea 1992ko maiatzaren 21ean ezarritako 92/43/EEE zuzentarauak sortua. Habitat Naturalen eta Fauna eta Flora Basatiaren Kontserbazioa izena eman zitzaion zuzentarau haren xedea da Europan mehatxatuen dauden habitat eta espezieen biziraupena bermatzea epe luzera, gizakiak eragindako biodibertsitate-galera gelditu eta ekiditeko. Zuzentarauak argitzen du, bestalde, xede hori garapen jasangarriaren bidetik baino ezin dela gauzatu.

Europar Batasunak natura babesteko garatu duen erremintarik eraginkorrena da Natura 2000 sarea. Tokian tokian behar bezala garatzeko ezinbestekoa da ingurune naturalean eta fauna eta flora basatian adituak direnen iritziak eta jakintza kontuan hartzea ez ezik, landa eremuaren kudeaketan txertatzea ere. Horretarako sortu da Bioaniztasunaren kontseilua, mahai tekniko horrek izan behar duelako Gipuzkoako bioaniztasunaren kontserbazioaren kudeaketaren ardatza.

Denon ardura da jaso dugun natur ondarea zaintzea; gurea ez ezik, datozen belaunaldien bizimodua ere kaltetu gabe. Ondorioz, kontseilu hau eraginkorra egiten laguntzea eskatzen diegu datozen egunetan kanpainari ekingo dioten ALDERDI POLITIKO GUZTIEI, naturaren eta ingurunearen defentsa hartuko dituzten konpromisoen zerrendara gehituz.

Gipuzkoan, 2015eko apirilaren 29an

Sinatuta:
Itsas Enara OE 
Arkamurka Zarauzko NT
Eguzki 
Mutrikuko NT
Herrio Orioko NT 
Ugatza OE
Ekologistak Martxan 
Zumaiako NT
Erkaxo Azpeitiko NT 
Katamarrua Zestoako NT
Landarlan Goierriko NT 
Ondarroa 12 milia
Haritzalde Naturzaleen Elkartea 
Okil Beltzak Elgoibarko NT
Osina Natur Taldea