Aurreko batean blog honetan bertan argitaratu genuen amaitzear zeudela Sariako erribera leheneratzeko lanak. Makinek bukatu dute dagoeneko beren lana, eta orain naturari dagokio, bere martxa eta erritmoan, merezi izan duela erakustea. Uste baino azkarrago doa, ordea, leheneratzeko prozesu naturala. Balio dezatela irudi hauek hori azaltzeko.
Lanak amaitu aurretik ere igartzen zen landaretza indarrez zetorrela. Harrezkero lezka ikaragarri handitu da eta ia eremu osoa estali du. Algek putzuetako hondarra eta lohia estaltzen dute eta intsektu handi eta ikusgarriak dabiltza nonahi. Datorren urtean, horiek beren zikloa osatuta, ikustekoa izango da hemengo intsektu-fauna. Eta horiekin batera haietaz elikatzen diren txori-txikien kopurua eta barietatea.
Sariako lokatzetan basurde-arrastoak nonahi daude, Andatzatik Mendizorrotzera bidean eta bueltan. Maiz ikusi dituzte erriyoa igerian zeharkatzen, familia-taldetan. Basahuntz-arrastoak ere badira.
Arrainak ere hasiak dira bazter hau bisitatzen, bai arrain txiki eta gazteak, bai haien atzetik, harrapatu nahian noski, dabiltzan lupi eta itsas-amuarrainak ere. Ahateak eta koartzak ohiko bisitari bilakatu dira ia, ugarroaik ere bai, eta espero izatekoa da aurtengo neguan gauza interesgarriak ikustea.
Espero dugu adibide eder honek balio izatea herritarrak konbentzitzeko
zeinen onuragarria den natura errespetatzea eta, ahal den neurrrian,
iraganean hari lapurtutakoa itzultzea. Hor dago Motondo, hor dago Bedua,
hor daude Oxinbiribil, Gal, Koxtorbe, hor dago Artzabal, Txikierdiko irla, ... eskua noiz sartuko zain. Zeren
zain gaude?
lana ederra benetan!
ErantzunEzabatusaludos