Berriz ere dei egin behar izan diegu agintariei gure hezeguneak benetan babestu eta leheneratu ditzaten. Duela bi hilabete baino sinatzaile gehiago elkartu gara oraingoan. Horra bidalitako testua:
Ramsarko Hitzarmena sinatu
izanaren urteurrenarekin bat, idatzi hau sinatzen duten elkarte kontserbazionistek —SEO
BirdLifek, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Arabako
Natur Institutuak, Izatek, Eguzkik, Ekologistak Martxan-ek eta Haritzaldek— beren
kezka erakutsi nahi dute Erakunde Publikoek gure kostaldeko hezeguneak
babesteko unean agertzen duten zabarkeria dela eta.
Baieztapen horren erakusgarri, “Txingudi aldeko Baliabide Naturalak
Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziak”
jasan duen bazterketa dugu, 1992ko Zoruaren Legearen Planeamendu Araudiaren
babesean idatzia. 1993ko ekainean sinatu zuten eskualdeko Udalek, Gipuzkoako
Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen
Sailak, eta beharrezko finantza-ahaleginak hitzartu eta helburu hauek
erdiesteko egin beharreko ekintzak abiaraztea adostu zuten:
1.-
Paisaia, fauna, flora eta landaretzaren osotasuna babestea, ekosistemen
dinamika eta egitura atxikiz eta sustatuz.
2.-
Ahal zen neurrian, ohiko erabilerak eta inguru naturalaren babesa bateragarri
egitea.
3.-
Ordurako sendotuta zeuden lurraren erabileren eragina onartu eta leuntzea, eta
bideragarri iritzitako eremuetan, egoera leheneratzea.
4.-
Inguruko balio naturaletan oinarritutako gozamen publikoa erraztea eta
erabilera inguru naturalarekiko begirunez egitea sustatzea.
5.-
Ondare naturalaren ezagutza sakona sustatuko zuten ikerkuntzako eta
inguru-hezkuntzako jarduerak bultzatzea eta programatzea, hartara naturarekiko
ezinbesteko begirunea erdietsiko zelarik.
Ugariak dira espazio horiek pairatzen duten
utzikeriaren eta gure kudeatzaileen sentikortasun- eta erreflexu-faltaren
adibideak:
· Plaiaundiko
hezegunearen erdialdea okupatzen duten kirol-instalazioak sendotzea, sinatutako
hitzarmen guztien eta egindako hautes-hitz guztien kontra;
· Hondarribiko
aireportua handitzea; izan ere, haren zerbitzuen bideragarritasun ezaren
aurrean, ibilgailuen-aparkalekua handitzera bideratu ditu inbertsio-ahaleginak,
non eta laster itxita datekeen azpiegitura batean;
· N1
errepidea bikoiztea; dirudienez Hegaztien Babeserako Eremu Berezietan baino ez
dute lekua aurkitzen hura zabaltzeko;
· legez
kanpoko baratze txikien ugalketa, paisaia hausteaz gain txabolismoa ekartzen
dutena.
Behean sinatzen duten elkarte naturazaleek, Euskal Herriko espazio
naturalen etorkizunaz kezkatuta, agintariei eskatzen diete beren izenez
sinatutako hitzarmenak bete ditzatela, Txingudiko badia eta euskal kostaldeko
gainerako hezeguneak leheneratzera bideratuta, hori baita sistema onena toki
horiek izan daitezen naturaren babesarekin bateratutako proiektuen bidez
erdietsitako garapen eta ongizatearen adibide.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina