Donostian,
2009ko martxoaren 25ean
Zumaiako Baleike aldizkariaren webgunean argitaratu denez, Zumaia Flysch Trail mendi-lasterketa izeneko kirol-proba bat, 27 kilometrokoa, antolatzen ari dira Zumaia eta Deba bitartean, oraintsu deklaratu berria den biotopo babestuaren eremuaren barrutik, hein batean. Proba uztailaren 26an jokatu nahi dute.
Horren berri hemen aurki dezakezue:
http://www.baleike.com/index.php?option=com_content&task=view&id=2841&Itemid=68#maxcomment2381
Halaber, webgune propio bat egin dute antolatzaileek: www.zumaiaflyschtrail.com
Eskatu nahi genizueke zuen departamentuari beharrezko baimena eskatzen diotenean ukatu deizaiezuela, BNAPean aurreikusitako salbuespenetan ez baita halakorik aurreikusi; bai, ordea, erabilera debekatuen artean (ikus, arren, 88. orrialdeko matrizea, 4.3.2 eta 4.4.3 atalak eta V. eranskina).
Eta baimenik ez baldin badizuete eskatzen, honen bitartez jakitun gera zaiteztela jarduera hori gauzatu nahi dutela eta hartu behareko neurriak har ditzazuela hura galarazteko, Biotopoaren arauek babestutako eremuari dagokionez behintzat.
Besterik gabe, jaso gure agurrik beroena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina