2008-05-23

Ugarroi handia: Aldundiari eginiko eskaera

Rafael Uribarren Axpe jauna, GFAko
Landa Ingurunearen Garapeneko Foru Diputatua

Asier Arrese Zabala jauna, GFAko
Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusia



Donostian, 2008ko maiatzaren 23an

Jaun agurgarri horiek,

Kezka handia eragin digu joan den asteazkenean El Diario Vasco egunkariak argitaratutako berria, zeinaren arabera Foru Departamentu horrek Leitzaran ibaian ugarroi handiak eta koartzak hil baititu, amuarrain basatien mesederako omen.

Hori dela eta, honen bitartez eskatu nahi dizuegu kontu horren inguruko informazio guztia kontsultatu ahal izatea, bai espediente espezifiko hori, bai eta hiru espezie horien populazioari buruzko informazioa biltzen duten espediente guztiak: zentsuak, zuen langileek nahiz kanpoko eragile edo enpresek egindako azterketa eta estimak, arrantza-datuak, arrantza-baimenen kopurua, aztertu eta baztertu diren bestelako ekintzen berri, eta litekeen beste edozein espediente, txosten, dokumentu nahiz bestelako informazio.

Besterik gabe, jaso gure agurrik beroena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina