2011-11-29

ZIGORGABETASUNIK EZ!

EHIZA FEDERAZIOAK EHIZAREN JARDUERARAKO ETA NATURAREN BABESERAKO LEGEDIA EZ BETETZEAREN ZIGORGABETASUNA GELDIARAZTEA ESKATZEN DIO MUGIMENDU EKOLOGISTAK ALDUNDIARI


Gipuzkoan, ehizaren inguruko jarduerak, hala nola ehiza-postuen kokapenak nahiz ehiza-bideak, zigorgabetasunean oinarritutako anabasa eragiten dute sektore honetan. Gure mendi eta muinoak ehiza-postuez kolonizatuta daude, NATURA 2000 Sareko 18 leku eta erabilpen publikorako 88 mendiak barne, horien erabilera nagusia erabat baldintzatuz: habitat naturalen eta espezieen kontserbazioa bermatzea eta, oro har, Gipuzkoako bioaniztasuna bermatzea, hain zuzen.
Foru-gobernuak urtero milaka ehiza-postu baimentzen ditu ehiztari gipuzkoarrentzat, “kudeaketaz” arduratzen direnak ehiza-elkarte eta -federazioa izanik, horiei partikularrak lege-arauez at eraikitako ehiza-postu kopuru garrantzitsu bat gehitu behar zaielarik. Ehiza-postuen segurtasun-tarteari dagokionez, 2/2011 Ehiza Lege berriaren aurrean, Aldundiak beste aldera begiratu du eta salbuespenak arau bihurtu. Ondorioz, gure mendietatik ibiltzean ohikoa da ehiza-postuak topatzea bide nahiz errepide, aisialdigune edo mendibideen ertzean, postuen artean gorde beharreko gutxieneko tartea 50 m izanik, eta pista nahiz bideekikoa, berriz, 25 m.

Ohiko bihurtu da 4x4 motako ibilgailuak topatzea soilik zaintza, sorospen, suhiltzaile, basogintza eta nekazaritza-lanetarako diren pistetan, baina ez ordea zerbiztu horienak, baizik eta ehiztarienak, haien kapritxorako. Zigorgabetasun-jaialdi honetan ez da batere arraroa mehatxatutako nahiz babestutako espezieak topatzea, ehiza-lekuetan hilda edo zaurituta, dagokien ikerketa gabe eta errudunen jazarpenik gabe. Ehiza-denboraldiak irauten duen hilabeteetan, berun pozoitsuaren isurketa barreiatzen da, eta kartutxo hutsak bertan behera uzten dira (debekatuta egon arren).

Orduan, zer gertatzen da? Gure mendietan zigorgabetasuna dela nagusi eta legea betetzea saihestu egiten dela. Instituzioek gaur egun arte gai honetan egin dutena elkar hartzea eta baimen emate larria baino ez da, Natura 2000 Sareko guneak kaltetu dituztela. Eta izenik ez duena da Oiartzunen “ehiza-eskola” bera egotea Ehiza Federazioak foru dirulaguntzei esker egina, belaunaldi berrien artean ehizarekiko “irrika” zabaltzeko erabiltzen ari dena.

Honengatik guztiagatik, Gipuzkoako erakunde ekologistak beste behin ere FORU ALDUNDIARI ETA MENDI ETA LANDA INGURUNEKO ZUZENDARIARI ESKATZEN DIEGU zorrotz betearazteko lege berrian hitzartutakoa, ehizarekin lotutako jarduerak bultzatzeari uztea eta  Ehiza Federazioaren nahiz zenbait eliteren zigorgabetasuna geldi dezala ere:

  1. Legea hautsiz, bide eta bidezidor homologatu, pista, aisialdi gune eta eraikuntzekiko segurtasun tartea mantentzen ez duten ehiza-postu andana, banan bana desager daitezela egungo ehiza denboraldia bukatzerako.
  2. Bioaniztasunaren babesaren irizpidea kontuan hartuz Ehiza Legearen presazko arautzea eskatzen dugu, era honetan ahalik eta azkarren argi eta garbi mugatuaz non ehizatu daiteken, gainontzeko lekuetan debekualdia eta babesguneak izendatuz, besteen artean Gipuzkoako Natura 2000 Sareko leku guztietan, Faunaren Segurtasun eta Babeserako Gune berriak izendatuz.
  3. Era berean, zainketa hobetzea eskatzen dugu basozain gehiago kontratatuz, egungoak ez bait dira nahikoak, baita beste zenbait bide administratiboren esku hartze handiagoaren bidez ere, legea betetzea era koordinatu batean eman dadin bermatzeko.
  4. Ezkutuko ehizarekin ( basurdea, orkatza, oilagorra, elurteak…) bukatzea eskatzen dugu, zeina Aldundiak orain arte onartu egin duen. Negu honetarako, hotzaldietarako eta fortuna-egunetarako protokolo bat idaztea galdegiten dugu, berau betetzearekin batera gizarte mailako komunikazioa indartuz.
  5. Beharrezkoa ikusten dugu orain arte ehizarako “ lurralde edo barruti libreak” izan direnetako zenbait alor garatzea. Ehiza Lege berriak ustiapen arrunteko ehiza barrutietan ehiza jardueraren antolaketa beharrezkoa dela dio.
  6. Gipuzkoako Bioaniztasunaren Kontseilua sortzea eskatzen dugu, zeinak egungo arrantza eta ehiza kontseiluak bereganatuko dituen eta herritarren partaidetza bultzatuko duen,
  7. Naturaren aurkako hutsegite ekologikoa edo eskuartze larria, esaterako espezie babestuak akabatzea  edo tirokatzea, ematen den ehiza gunea ixtea eskatzen dugu, erruduna atzeman arte jarraituz.
  8. Bukatzeko, ehizaren inguruko eztabaida publikoa irekitzea eskatzen dugu, oinarrizko helburu bioaniztasunaren galera geldiaraztea eta herritarren segurtasuna bermatzea izanik.



Eguzki,Talde antinuklear eta ekologista
Ugatza, ornitologia elkartea
Itsas Enara Ornitologia Elkartea
Mutriku Natur Taldea.
Haritzalde
Ekologistak   Martxan
Okil Beltza Natur Taldea
Berdeak, Los Verdes
Arkamurka Natur Taldea
Zumaia Natur Taldea
Osina Natur Taldea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina