2022-02-08

Gipuzkoako lertxuntxo itzain negutarren errolda 2020-2022 / Censo de garcillas bueyeras invernantes en Gipuzkoa 2020-2022

2020an Gipuzkoako lertxuntxo itzain negutarrak urtero erroldatzen hasi ginen. Negutarren populazioa goraka doa, eta aurten 2000tik gora zenbatu ditugu.

 

En 2020 empezamos a censar anualmente las garcillas bueyeras invernantes en Gipuzkoa. Se observa una creciente población invernante que este año ha superado los 2000 ejemplares.

 


2022-01-31

La gaviota cáspica en la costa vasca / Kaio kaspiarra euskal kostaldean

La gaviota cáspica era considerada una rareza en el País Vasco hasta hace poco, pero la expansión de las colonias de Centroeuropa ha provocado que esta especie se convierta en un invernante regular creciente.

Hemos elaborado una ilustración resumen sobre los ejemplares que nos llegan. 

 

Duela gutxi arte kaio kaspiarra ez-ohiko hagaztia zen Euskal Herrian. Baina, Erdialdeko Europako koloniak hedatu ahala gero eta negutar gehiago iristen zaizkigu.

Gurera iristen diren aleei buruzko laburpen grafiko bat egin dugu


 

2021-06-28

eBird aplikazioa eta webgunea euskaraz

Itsasenara elkarteko kideek azken hilabeteotan egindako lanari esker, eBird plataforma ezaguna euskaraz daukagu dagoeneko. Txorien behaketak erregistratzeko zientzia hiritarreko tresna erabiliena da eBird eta hemendik aurrera posible izango da munduko edozein tokitan egindako behaketak euskaraz ere  jasotzea. 

 

 

Txorizaleok hainbat plataforma eta APP ditugu gure esku txori-behaketak gordetzeko eta partekatzeko. Horien artean eBird da mundu mailan erabilienetako bat, dela webgunearen bidez (www.ebird.org) zein APParen bidez (eBird APP). Bada, eBird-en plataforma guztia euskaraz erabiltzeko aukera daukagu hemendik aurrera, Itsasenara Elkarteko kideek egindako lanari esker.

Izan ere, azken hilabeteotan eBird euskaratzeko lanetan aritu dira hainbat txorizale, Itsasenarak koordinatuta. Lehenengo lanak 2020ko udazkenean egin genituen eta urtarriletik euskaraz erabili daiteke APPa. Horrekin batera, SEOrekin elkarlanean, Europako hegazti guztien euskarazko izendegia txertatu genuen eBird-en. Azken asteetan webgunearen txanda izan da eta, maiatza hasieratik, ebird.org ere euskaraz erabili dezakegu.
 
eBird plataforma euskaratzeko ahalegina eBird erakundearen beraren ekimenaren ondorio ere bada, plataforma ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko asmoa baitaukate. Orain arte 11 hizkuntzatan erabili zitekeen eBird (besteak beste, ingelesa, gaztelania, portugesa, italiera...) eta azken eguneraketarekin beste bi hizkuntza gehitu dira, txekiera eta euskara. Eleaniztasun-ekimen horren barruan, munduko 12. hizkuntza izan da, beraz, euskara. Albiste ona, euskal txorizaleontzat ez ezik, baina euskararentzat ere.

Aurkeztu berri den bertsio hau dagoeneko erabat funtzionala da, baina erabiltzailea konturatuko da azpiatal batzuk eta testu gutxi batzuk oraindik itzuli gabe daudela. Datozen asteotan hondar ikutuak ematen jarraituko dugu, azkenengo zatiak itzuliz eta egon daitezkeen akats txikiak zuzenduz. Plataforman arazoren bat aurkitzen baduzu, eskertuko genuke gurekin harremanetan jartzea.

Hegazti-behaketak gordetzeko eta partekatzeko plataformen garrantzia

Gero eta gehiago dira txorizaleok gure behaketak jaso eta argitaratzeko erabilgarri ditugun tresnak. Besteak beste, Ornitho.eus daukagu Euskal Autonomia Erkidegorako, Ornitho-navarra Nafarroako behaketak sartzeko, Observation.org hegazti zein beste animalia batzuen mundu mailako datuak sartzeko, edo Reservoirbirds hegaztien ezohiko behaketen jarraipena egiteko. Guztien artean, eBird.org da mundu mailan arrakasta handiena daukan plataforma eta Itsasenarak aspalditik erabiltzen duena.

Edozein plataforma erabiltzen dugula ere, oso garrantzitsua da txorizaleok ikusten ditugun hegaztien behaketak horrelako tresna baten bidez jaso eta partekatzea. Izan ere, plataforma hauetan biltzen diren milaka eta milaka erregistroei esker, hegaztien populazioen jarraipena egiteko aukera paregabea eskaintzen diegu zientzilariei, populazioen dinamika aztertzeko, migrazioak ulertzeko, aldaketa klimatikoaren eragina neurtzeko eta, azken batean, hegaztien kontserbaziorako beharrezko diren neurriak hartzeko.

Txorizale bazara eta tarteka-marteka hegaztiak behatzera irteten bazera, zure maila eta maiztasuna edozein delarik, Itsasenaratik animatu egiten zaitugu ikusi dituzun espezien datuak horrelako plataforma batera igotzera. Guztion onerako izango baita.

eBird-i dagokionez, Cornell Unibertsitate estatubatuarrak garatutako tresna da. Doakoa da eta mundu osoan dago erabilgarri, gorago esan bezala, 13 hizkuntzatan. eBird-i esker, ikusi ditugun hegaztien zerrendak gorde ditzakegu gure datu-basean eta mundu osoarekin partekatu. Plataforma honen onura bi mailatan neurtu daiteke, hartara: batetik, gutako bakoitzari gure behaketan estatistikak eta jarraipen historiko zehatza egiteko aukera ematen digu, oso modu erraz eta eraginkorrean; bestalde, gorago esan bezala, txorizale guztion artean jasotako milioika datuei esker, ikerketa zientifikoetarako zein kontserbazio proiektuetarako ezinbesteko diren datuak metatzea lortzen dugu. Zientzia hiritarraren garrantzia inon baino gardenago bistaratzen da eBird eta antzeko plataformen balioa aztertzen dugunean.

Itsasenara Elkarteak aspaldi dauka lotura zuzena eBird tresnarekin. Besteak beste, eBird proiektuak Euskal Herrian dituen arduradunetako gehienak Itsasenara elkarteko kideak dira eta elkartearen datu historiko guztiak (30 urtez urtekarietan eta zentsoetan jasotakoak) plataformara igotzen ari gara. Guztira, 4000 behaketa-zerrenda baino gehiago igo ditugu dagoeneko eBird-en datu-basera.

eBird-eko datuak Euskal Herrian

Euskal Herriko datu orokorrei dagionez, hauexek dira une honetan ditugun espezie eta zerrenda kopuruak (Ipar Euskal Herriko daturik ezin dugu eman, eBird-ek Akitanianko datu orokorren barruan sartzen dituelako, bereizi gabe):

 


Erabiltzaileak

Zerrendak

Espezieak

Hotspotak

Araban

350

3.500

287

96

Bizkaian

600

11.200

338

138

Gipuzkoan

500

17.000

355

107

Nafarroan

1.000

78.400

367

468


2021-01-07

Antondegin olatu artifizialen parkea eraikitzeak arriskuan jarriko lituzke Bereziki Babestutako Hegaztiak


Ohar honen bidez, Itsas Enara Ornitologia Elkartea eta SEO/BirdLife elkarte ornitologikoek gure kezka adierazi nahi dugu Antondegi gainean Donostiako Udalak eraiki nahi duen olatu artifizialen parkeari buruz.

Antondegi gaina Donostiako hiri-sarearen kanpoaldean dago, eta balio ekologiko handia du, ikuspuntu ornitologikotik behintzat. Antondegin behatu diren 117 hegazti-espezieak -eBird herritarren zientzia-plataformako erregistroen arabera- horren froga dira. Gainera, 117 hegazti-espezie horietatik 84 Espainiako Babes Bereziko Erregimeneko Hegaztien Zerrendan daude, eta 29 Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan. Adibidez, miru gorria (Milvus milvus), Antondegin ohiko negutarra, desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da. Zenbaki horiek Antondegik duen balio ornitologikoaren adierazle sendoa dira.

Antondegiko aberastasun ornitologikoa arriskuan legoke olatu artifizialen parkea eraikiz gero, habitata nabarmen aldatuko bailitzateke. Aipagarria da Antondegik landa-paisaia tradizional berezia duela, baratze, zelai, landazabal atlantiko, zuhaizti eta heskaiez osatua, gero eta urriagoa, lurraldearen garapen industrialaren eta urbanizazioaren ondorioz. Lurzoruaren artifizializazioari beste eragin negatibo batzuk gehitu beharko litzaizkioke, hala nola, eremu horretan egingo liratekeen joan-etorrien hazkunde nabarmena eta instalazioaren erabileraren ondoriozko beste alderdi batzuk.

Horiek horrela, SEO/BirdLife eta Itsas Enara elkarte ornitologikoek Donostiako Udalari eskatzen diogu Antondegin olatu artifizialen parkea eraikitzeko proiektua berriz azter dezala. Azpiegitura hori eraikitzeak arriskuan dauden espezie askori eta haien habitat bereziari kalte larria eragingo lieke.


Miru gorria Antondegin 2020an (egilea: Itsas Enara)