2009-11-02

Itsas Enarak GFAko Bide Azpiegituretako departamentuari eginiko eskaera


GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Bide Azpiegituren Departamentua

Jaun-andre horiek:

Azken urteotan Gipuzkoan egiten ari diren hainbat obratan, trafikoak eragiten duen zarataren aurkako pantailak ezartzen ari da zuen departamentu hori bide bazterretan, besteak beste, gai plastiko gardenezko eredu bat. Dagoeneko Zumaiako saihesbidean eta A-8 autobidean, Arratzain inguruan, aurkitu dugu.

Gure elkartea oso kezkaturik dago eredu hori dela eta, aspaldi samar antzeman baitzaio hegaztientzako aparteko arriskua ekartzen duela; guk geuk ere istripu ugari hauteman dugu honezkero Zumaian, eta zalantzarik ez dugu Arratzainen are ugariago izango direla ez badira lehenbailehen erretiratzen bertatik.

Honen bitartez eskatu nahi dizuegu pantaila horiek BEREHALA erretira ditzazuela ipinita dauden tokietatik eta ez dezazuela berriro inongo bide bazterretan ipini, ez eta beste administrazioei nahiz partikularrei ipintzen utzi ere. Halaber, zuek esleitzen dituzuen proiektu guztien baldintza teknikoetan berariaz debeka dezazuela halakorik ezartzea. Izan ere, sobera frogatuta dago horiek dakarten arriskua, badira motibo hori dela eta atzera botatako proiektuak, eta Espainian aspaldi dira debekatzen hasiak hainbat deialdi eta Ingurumen Eraginaren Deklaraziotan. Horra adibide batzuk:

http://www.mma.es/portal/secciones/biodiversidad/desarrollo_rural_paisaje/fragmentacion_rural/pdf/prescripciones_pasos_vallados.pdf
http://www.invenia.es/boe:indilex:2007.17765

http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?coleccion=indilex&id=2003/13004&txtlen=121
2000.03.15ko EAOn argitaratutako “RESOLUCIÓN de 9 de marzo de 2000, de la Secretaría General de Medio Ambiente, por la que se formula declaración de impacto ambiental sobre el estudio informativo de la autopista de circunvalación de Madrid M-50. Tramo: N-IIÐN-IV, de la Dirección General de Carreteras del Ministerio de Fomento.”

2004.11.22ko EAOn argitaratutako Medinaceli-Soria autobideari dagokion Ingurumen Eraginaren Deklarazioa

2008.07.21eko EAOn argitaratutako “ORDEN ARM/1781/2008, de 22 de mayo, por la que se formula declaración de impacto ambiental del proyecto «reordenación de accesos, duplicación de calzadas y creación de vías de servicio N-110 pk 258, 800 y 262,200 Ávila)»”

2009.01.28ko EAOn argitaratutako “Resolución de 30 de diciembre de 2008, de la Secretaría de Estado de Cambio Climático, por la que se formula declaración de impacto ambiental del proyecto Ampliación con tercer carril por calzada y vías de servicio. Autovía del Norte A-1. Tramo: enlace del RACE-enlace sur de San Agustín de Guadalix, Comunidad de Madrid.”

2009.03.06ko EAOn argitaratutako “Resolución de 16 de febrero de 2009, de la Secretaría de Estado de Cambio Climático, por la que se formula declaración de impacto ambiental del proyecto Conexión de las carreteras N-120 y N-536 en el Barco de Valdeorras, Ourense. Términos municipales Barco de Valdeorras, Carballeda de Valdeorras, Rubiá, provincia de Ourense.”

COST 341 projektu europarraren azken txostenaren 6. eta 7. kapituluak: http://www.mma.es/secciones/biodiversidad/desarrollo_rural_paisaje/fragmentacion_rural/pdf/parte4_cost341_inf%5B1%5D.pdf

Gure aldetik, nahi duzuen edozein kontsultari erantzuteko eta zalantzak argitzeko prest gauzkazue. Eskaera hau aintzat hartu eta erantzun egokia emango diozuelakoan, jaso gure agurrik beroena.

Donostian, 2009ko azaroaren 2an

Jarraitu posta elektronikoz